Mundua -

Venezuela

Oposizioak Maduro kentzeko 'gobernagarritasun akordioa' aurkeztu du

"Trantsizioa" jarri nahi dute martxan egungo erregimena gainditzeko. Bestalde, Armadak AEBrekiko "sumisioa" leporatu dio EBri.

Capriles MUDren ordezkaria. Argazkia: Efe
Capriles MUDren ordezkaria. Argazkia: Efe
Capriles MUDren ordezkaria. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Batasun Demokratikorako Mahaia (MUD) Venezuelako oposizioko koalizioak "gobernagarritasun akordioa" aurkeztu du "batasun nazionalerako gobernua" osatu eta Nicolas Maduro presidentea eta ministroak kentzeko.

"Aldaketa lortu eta egungo erregimena gaindituta, batasun gobernu bat osatu eta gobernagarritasuna bermatzeko konpromisoa hartzen dugu", adierazi du Henry Ramos Allup oposizioko ordezkariak.

Oposizioak aurreikusten duen gobernu horren lehentasuna giza krisiari aurre egitea izango da, eta horretarako "erregimen honen eta bere politiken erruz bizi dugun egoera penagarriaren aurkako ekintza eraginkorrak" egingo omen dituzte.

Sustatzaileen arabera, gobernu honek "fronte sozialaren zati handi baten babesa" izango du, "herrialdeko sektore guztietakoena".

AEBrekiko "sumisioa" leporatu diote EBri

Bestalde, Venezuelako Armadak gaitzetsi egin ditu Europar Batasunak Asanblada Konstituziogilea eratzeko prozesuaren aurka egindako kritikak, eta AEBrekiko "jarrera sumisoa" izatea egotzi dio.

Vladimir Padrino Defentsa ministroak Federica Mogherini EBko Atzerri Politikarako goi ordezkariaren aurka jo du, "gaur egun AEBn agintzen duen elitearen finantza eta merkataritza interesei men egiteagatik".

Astelehenean, Mogherinik Asanblada Konstituziogilearen prozesua "bertan behera uzteko" eskatu zion Madurori, eta bestela "aukera guztiak" mahai gainean daudela ohartarazi zion, isunak gogoan hartuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Gaurko azken orduko albistea Venezuela bideoak Nicolás Maduro