Mundua -

Venezuela

Leopoldo Lopez espetxetik ateratzeko txostenari oniritzia eman zion Madurok

Venezuelako presidenteak azaldu duenez, txosten horri esker, oposizioburuari ezarritako espetxe-zigorra etxean betetzea baimendu diote.

Nicolas Maduro Venezuelako presidentea. Argazkia: EFE
Nicolas Maduro Venezuelako presidentea. Argazkia: EFE
Bere jarrera zuzentzea eskatu dio Leopoldo Lopezi

1:33

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Leopoldo Lopez oposizioburua kartzelatik ateratzeko asmoz, Egia, Justizia eta Bakearen Batzordeak aurkeztutako txostenari oniritzia eman ziola azaldu du Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak. Txosten hori Auzitegi Gorenera heldu zen geroago eta horri esker, Lopezi ezarritako espetxe-zigorra etxean betetzea baimendu diote.

"Delcy Rodriguezek zuzendutako Egia, Justizia eta Bakearen Batzordearen proposamenari erreparatuta, eta nire oniritzia jaso ostean, (Lopezi etxe barruko atxilotzea ezartzea) erabaki zuen bart Auzitegi Gorenak", adierazi du Madurok.

Larunbat honetan Anzoategiko estatuan Estatuko irrati eta telebista katean egindako ekitaldian egin ditu adierazpen horiek Venezuelako presidenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Gaurko azken ordukoa Venezuela bideoak Latinoamerikako albisteak Nicolás Maduro gaur Leopoldo López albisteak