Mundua -

Irak

Irakeko indar armatuek aurrera egin dute Mosulgo Alde Zaharrean

Estatu Islamikoaren kontra borrokan jarraitzen dute eta egun gutxiren buruan hiriaren 'askapena' iragartzea aurreikusten dute.

Mosul, Irak. Argazkia: EFE
Mosul, Irak. Argazkia: EFE
Mosul, Irak. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irakeko indar armatuek orain arte Estatu Islamikoaren (ISIS) kontrolpean zeuden Mosulgo guneen kontrola hartzeko borrokan jarraitzen dute, egun gutxiren buruan hiriaren "askapena" iragartzea helburu.

Azken orduetan alde zaharrean aurrera egin dute eta kontrolpean hartu dute Al Makaui ingurua eta Yeryes meskita zegoen eremua —2014ko uztailaren amaieran eraitsi zuen Estatu Islamikoak—, Abdelwahab al Saadi Indar Antiterroristen komandanteak adierazi duenez.

Bi toki horietan Irakeko bandera altxatu dute Estatu Islamikoaren bandera beltzaren ordez. Larunbatean tropek Al Shefaa auzoaren kontrol osoa hartu zuten, alde zaharraren inguruetan jihadisten esku gelditzen zen azkena.

Indar armatuek zabaldutako mapa baten arabera, gune historikoaren erdia baino gutxiago dago jihadisten esku.

Raid Shaker Yaudat Polizia Federalaren komandantearen esanetan, datozen orduetan lortuko dute Estatu Islamikoa erabat "garaitzea".

Aquil al Maslamaui Irakeko indar armatuko ofizial baten esanetan, Polizia Federalak desfile militar bat egin du Al Tayaran auzoan, Mosul hego-ekialdean, Irakeko indar armatuen "garaipena ospatzeko",

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Estatu Islamikoa Jihadismoa albisteak Albisteak Irak gaur Ekialde Hurbila