Mundua -
Hego Korearen arabera
Ipar Koreak lurretik itsasorako hainbat misil probatu ditu berriz
Misilek 200 bat kilometro egin dituzte Japoniako Itsasoko uretan erori aurretik. Itsasontzi aurkako gurutzaldi-misilak dira, baina ez dute zehaztu zenbat jaurti dizuten.
agentziak | erredakzioa
Ipar Koreak arma gehiago probatu ditu gaur, ostegunean, antza itsasontzi aurkako hainbat gurutzaldi-misil jaurtita, Hego Koreako Armadaren arabera.
Hala, Ipar Koreak identifikatu gabeko hainbat misil jaurti ditu, antza denez, lurretik itsasorako misilak dira eta Wonsanen (hego-ekialdean) egin dute proba, Seuleko Defentsa Ministerioko bozeramale batek Eferi adierazi dioenez.
Aipatutako iturriaren esanetan, helmen laburreko gurutzaldi-misilak lirateke, ez misil balistikoak, hasieran esan duten moduan, eta 200 bat kilometro egin dituzte Japoniako Itsasoan erori aurretik.
Jaurtiketa 06:19ean hasi da (23:19ean gurean) eta hainbat minutu iraun du. misilak ipar-ekialderako noranzkoa hartu dute, bi kilometroko altueran, Roh Jae-cheon JCS hegokorearraren buruaren hitzetan. Edonola ere, ez du zehaztu zenbat misil bota dituzten.
Aurreko maiatzaren 19an, Pyongyangek helmen ertaineko beste misil baten proba egin zuen, eta aurten Kim Jong-unen erregimenak egindako hamargarren proba litzateke.