Mundua -

AEB

Christopher Wray FBIko zuzendari izendatu du Trumpek

Trump eta Wray maiatzaren 30ean bildu ziren Etxe Zurian, FBIren zuzendari berria aukeratzeko AEBko presidenteak egindako bileren harira.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Christopher Wray FBIko zuzendari izendatu du Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak. Asteazken honetan Twitter bidez zabaldu duen mezu batean, aparteko gizona dela esan du Trumpek. Bihar, osteguna, James Comey FBIko zuzendari ohiak azalpenak emango ditu Senatuan.

“Cristopher Wray FBIko zuzendari izendatuko dut. Aparteko gizona da”, esan du AEBko presidenteak Twitterren duen kontu pertsonalean.

Bridgegate izenarekin ezaguna den kasuan, Chris Christie New Jerseyko gobernadorearen abokatua izan zen FBIko zuzendari berria. 2013an George Washington zubiaren bi errail itxi zituzten, errepresalia politikoa dela eta.

Trump eta Wray maiatzaren 30ean bildu ziren Etxe Zurian, FBIren zuzendari berria aukeratzeko AEBko presidenteak egindako bileren harira.

Trumpek maiatzean kargugabetu zuen James Comey. Errusiak AEBko hauteskundeetan izandako ustezko esku-hartzearen ikerketa zuzentzeko betebeharra zuen FBIko zuzendari ohiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Gaurko azken ordukoa Donald Trump albisteak FBI