Mundua -
AEB
Zer esan nahi izan du Trumpek 'covfefe' idatzi duenean?
Trumpek ezohiko ordu batean idatzitako mezu zentzugabe batek broma ugari sortu ditu sarean.
agentziak
Donald Trump AEBko presidenteak Twitter sare sozialean idatzitako mezu zentzugabe (antza ez zuen idazten bukatu) batek broma eta txantxa ugari sortu ditu gaur, asteazkena, sarean.
"Prentsak 'covfefe' etengabean ukatu arren", txiokatu zuen Trumpek 00:06ean. Antza, "coverage" (jarraipena) idatzi nahi izan zuen, 'covfefe' beharrean.
Zentzurik gabeko mezu hau Trumpek idatzi ohi duen ordutik kanpo publikatu zuen. Presidenteak goizetan idatzi ohi du eta sare sozial hori erabiltzen du hedabide nagusi moduan. Mezuak broma ugari sortu ditu sarean, are gehiago ezabatu ez duenean. Ordu batzuetara, hala ere, kendu egin du saretik, baina hitz horrek zer iradokitzen duen galdetu die jarraitzaileei.
Argitaratu eta gutxira, milaka bertxio, erantzun eta 'like' izan ditu txioak eta, gainera, #covfefe etiketa hizpide nagusia izan da AEBn.
"Ordubete igaro da presidenteak hau idatzi duenetik. Prentsak aro historiko berri honen #covfefe egiteko betebeharra dauka", esan zuen ironiaz Fusion hedabideak. Horrekin batera, inkesta bat zabaldu zuen hitz arraro horren ahoskeraz galdetzeko.
12.000 boto baino gehiagorekin, "cov-FEE-fee" eta "cov-FEH-fay" nagusitu dira, botoen % 37 jasota. "COV-fee" ahoskerak % 26 inguru jaso du.
"#Covfefe Steve Banonnek FBIn duen izen ezkutua da", zioen erabiltzaile batek. Beste batek, ordea, zera erantzun zuen: "Benetan diot. Hemendik aurrera 'Covfefe presidentea' deitu beharko geniokeen".
Barreez gain, beste batzuek galdegin dute zergatik ez duen ezabatu, argitaratu eta ordu batzuetara.
"Zenbat denbora bere taldeko norbaitek atea jotzeko potroak izan arte?", erabiltzaile baten esanetan.
Trumpentzat Twitter da bere mezuak zabaltzeko hedabide nagusia, bai prentsari zuzentzeko, baita hiritarrei ere; baina presidente estatubatuarrek ez dutenez historikoki egin, zeresan handia sortu du etengabean.