Mundua -

Goi-bilera Bruselan

NATO Estatu Islamikoaren aurkako koalizioan sartuko da

Bestalde, Defentsako gastuak handitzea adostu dute estatu kideek, Trumpek AEBko presidentegai zenetik egindako eskaerari erantzute aldera.

NATOren goi-bilera, Bruselan. Argazkia: Efe
NATOren goi-bilera, Bruselan. Argazkia: Efe
Gastu militarra gutxienez % 2 igotzea eskatu die Trumpek NATOko kideei

1:48

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

NATOko buruzagiek Estatu Islamikoaren aurkako nazioarteko koalizioan sartzea adostu dute, terrorismoaren kontrako beste neurri batzuen artean; eta Defentsara bideratutako diru kopurua handitzea erabaki dute, 2024rako BPGren % 2ra iristeko helburuarekin.

"NATOko buruzagiek terrorismoari aurre egiteko eta kargen banaketa hobetzeko neurriak hartu dituzte", adierazi du Twitter bidez Oana Lungescu Aliantzaren bozeramaileak.

Erakundearen egoitza berriaren inaugurazioaren ostean hartu dute erabakia NATOko 28 estatu eta gobernuburuek.

Nazioarteko terrorismoari modu eraginkorragoan aurre egiteko, Donald Trump AEBko presidenteak eskatzen duena beteko dute, eta Aliantza AEB buru duen Estatu Islamikoaren aurkako koalizioan sartuko da Iraken eta Sirian. Orain arte 28 aliatuak koalizioan zeuden, baina ez NATOren egituraren partaide gisa.

Hala ere, NATOk ez du "borrokarako" paperik izango koalizioaren barruan, Jens Stoltenberg aliantzaren idazkari nagusiak baieztatu duenez.

Izan ere, koalizioari bestelako babesa emango dio: NATOren Awacs zaintza hegazkinak, gaur egun ere airetik informazioa eskaintzen duenak, hegaldi orduak ugarituko ditu; informazio truke handiagoa egongo da, eta aliatuek airean erregaiz hornitzeko gaitasuna emango diote.

Era berean, NATOk inteligentzia talde bat osatuko du, kuartel nagusian lan egingo duena, terrorismoaren aurkako informazioa trukatzeko, eta terrorismoaren aurkako koordinatzailea izendatuko du.

Diru gehiago

Bestalde, berretsi egin dute 2014ko Galesko goi-bileran adostutakoa, defentsako gastura BPGren % 2a bideratzea, alegia.

Trumpen AEBko Gobernuak behin eta berriz eskatu du NATOn "kargak hobeto banatzea", eta herrialdeei % 2ko konpromisoa betetzeko epeak zehaztea exijitu die.

AEBren kritiken jomugan Kanada zegoen bereziki, baina NATOk jakinarazi du batez beste % 1,47 bideratzen dutela NATOko herrialdeek defentsara.

Trumpek Montenegroko lehen ministroa bultzatu du

Trumpek Montenegroko lehen ministroa bultzatu du erdi-erdian jartzeko
Trumpek Montenegroko lehen ministroa bultzatu du erdi-erdian jartzeko
Trumpek Montenegroko lehen ministroa bultzatu du erdi-erdian jartzeko

0:07
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Brusela bideoak NATO Albisteak Donald Trump