Mundua -
Venezuela
Madurok 540 ordezkari hautatzea proposatu du, konstituzio berria idazteko
Asanblea konstituziogilea abiatzeko oinarriak aurkeztu ditu Venezuelako presidenteak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak iragarri du konstituzio berria idatziko duen Asanblea konstituziogilea 540 pertsonak osatuko dutela, zortzi sektoretatik (langileak, arrantzaleak, nekazariak, ikasleak, urritasunak dituztenak, indigenak, pentsiodunak, enpresaburuak eta komunetakoak) etorrita.
Ekitaldi publiko batean, Madurok irakurri egin du Hauteskunde Kontseilu Nazionalera (CNE) igorriko duen dekretua.
Horren esanetan, Gobernuak bakea nahi du eta “hauteskundeen bidea” jorratu nahi du, eta, beste aldean, “indarkeria nahi dutenak” jarri ditu. “Bozkatu egin behar dugu; irabazi egin behar dugu. Asanblea konstituziogilea gure bidea da bakerako”, nabarmendu du.
Agintariak azaldu duenez, asanblean 540 ordezkari izango dira, boto zuzen eta unibertsalaren bidez aukeratuta. Sektoreka eta lurraldeka ere hautatuko dituzte. Horren ildotik, herri guztietan ordezkari bat hautatuko dute, eta estatuetako hiriburuetan, aldiz bi. Ordezkari sozialak zerrenden bitartez aukeratuko dituzte.
Henrique Capriles oposizioburuak “Maduroren iruzurra desobeditzeko” eta asanblea ez aitortzeko deia egin du.