Mundua -

Krisia

Venezuelako oposizioko protestariek su eman diote gazte bati

21 urteko gazte bat oso larri zauritu dute, jipoitu, labankatu eta su emanda. Madurok oposizioko "korronte faxistari" leporatu dio erasoa.

Su eman diote gazte bati Venezuelako manifestazio batean

1:20

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuelako protestetan gertatzen ari diren liskarretako azken basakeria asteburuan gertatu zen, oposizioko protestari batzuek 21 urteko gizonezko bat jipoitu, labankatu eta su emanda larri zauritu ostean.

Igandean Nicolas Maduro presidenteak nazio mailako mobilizazioa iragarri zuen maiatzaren 23rako, "bakearen alde", "faxismoa salatzeko kanpaina handi bat".

"Nazio mailako errefusa korronte faxista honi, elkar hiltzen ari dira. Hau al da nahi dugun Venezuela? Nahi dugun oposizioa? Horregatik oposizioko korronte demokratikoei talde biolentoak bazterrean uzteko eskatzen diet", gaineratu du.

Horren harira, Orlando Figueroa gaztearen aurkako erasoa salatu du, Chacaon larunbatean su eman zioten gaztearen kontrako erasoa, alegia.

"Chacaon gaizkile talde bat elkartu da eta drogen, gorrotoaren eta gutxiespenaren eraginpean liskarretan parte hartu dute azken asteotan", azaldu du Madurok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Gaurko azken orduko albistea Venezuela Nicolás Maduro