Mundua -

Venezuela

Segurtasun Kontseiluak bilera egingo du Venezuelako egoera hizpide

AEBk eskatuta bilduko da NBEko erakundea. Venezuelako egoeraren inguruko ezagutza "handitzea" izango dute helburu.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

NBEko Segurtasun Kontseiluak bilera egingo du asteazken honetan Venezuelako egoera aztertzeko, herrialde horretako krisi politikoa piztu zenetik aurrenekoz.

Nikki Haley AEBk NBEn duen enbaxadoreak zehaztu duenez, bilera eurek eskatuta egingo dute.

"Venezuelako herritarren eta eskualdeko segurtasunaren onerako, elkarrekin lan egin behar dugu Nicolas Madurok indarkeriarekin eta jazarpenarekin bukatzen duela eta demokrazia berrezartzen duela bermatzeko", adierazi du.

Horren esanetan, Venezuela "krisi humanitario baten atarian" dago. "Ez dago sendagairik, ospitaleek ez dute hornikuntzarik eta gero eta zailagoa da elikagaiak lortzea”, salatu du.

Bestalde, Matthew Rycroft enbaxadore britainiarrak esan du bileraren helburua Venezuelako egoeraren inguruko ezagutza "handitzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaurko azken ordukoa Venezuela albisteak Latinoamerikako albisteak Nicolás Maduro