Mundua -
Venezuela
Madurok salbuespen egoera ezarri du Venezuelan
"Barne ordena bermatzeko" hartu du erabakia Venezuelako presidenteak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak "salbuespen egoera eta larrialdi ekonomikoa" ezarri du, "barne ordena bermatzeko". Dekretuak berme konstituzionalak mugatzen ditu herrialde osoan.
Erabaki horrekin, Gobernuak ahalmena izango du "premiazko, salbuespenezko eta beharrezko neurriak hartzeko", betiere "herritarren eskubideak, barne ordena eta ondasunen, zerbitzuen, elikagaien, sendagaien eta beste hainbat produkturen eta zerbitzuren sarbidea bermatzeko".
Dekretu horren bitartez, Gobernuak Parlamentuaren baliabideak erabili ahal izango ditu kontrolik gabe, eta enpresa pribatuen ondasunak eta merkantziarekin hornidura berma dezake.
Hala ere, ekonomia alorreko muga guztiak indarrean zeuden duela urtebetetik, "salbuespen eta larrialdi ekonomiko" dekretua ezarri zenetik.
Gobernuak dekretua jartzeko argudioen artean esan du "Venezuelaren susperraldi ekonomikoaren kontra" egiten ari diren sektoreei aurre egin behar zaiela.