Mundua -
Protesta
Milaka pertsonak bat egin dute Venezuelan oposizioaren 'planto'arekin
Nicolas Maduroren Gobernuaren aurkako protestaren helburua 'modu baketsuan kalera ateratzea eta eguna erresistentzia egiten' egotea dela azaldu du oposizioak.
Agentziak | Erredakzioa
Oposizioak deituta, milaka pertsonak bat egin dute gaur Venezuelan “planto nazional handia”rekin, Nicolas Maduro presidentearen Gobernuaren aurka protesta egiteko.
Deialdia hainbat herritan jarraitu dute. Horren baitan, manifestariek hainbat bide okupatu dituzte, “erresistentzia baketsua” egiteko asmoz.
Caracasen bi puntutan egin dituzte plantoak: Victoria etorbidean eta Francisco Fajardo autobidean. Oraingoz, ez da istilurik izan.
Henrique Capriles oposizioko buruaren esanetan, Altos Mirandinosen, Tuyn eta Barloventon ere izan dira protestak.
Carabobon, Poliziak eta Guardia Nazionalak manifestazioa desegin dute.
Guztira 39 pertsona hil dira azken asteetan Venezuelan izandako manifestazioetan.