Mundua -

Venezuela

Oposizioak uko egin dio Asanblea Konstituziogilearen bileran izateari

Caprilesek iragarri du manifestazioa egingo dutela kalean, bilerara joan eta "prozesu iruzurgile" baten parte izan beharrean.

Henrique Capriles aurreko asteko argazki batean. Iturria: EFE
Henrique Capriles aurreko asteko argazki batean. Iturria: EFE
Henrique Capriles aurreko asteko argazki batean. Iturria: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Henrique Cariles Venezuelako Miranda estatuko gobernadore eta oposizioaren liderrak iragarri duenez, Batasun Demokratikoaren Mahia (MUD) ez da Presidente Batzorde Konstituziogilearen bileran izango, baizik eta manifestazioa egingo dutela Hezkuntza Ministerioaren aurrean.

"MUD ez da bileran izango. Mobilizazioa egingo dugu Hezkuntza Ministerioaren ondoan. Elias Jauaren bulegora joango gara, herriaren laguntzarekin, Konstituzioak dioena gogorarazteko", esan du prentsaurreko batean.

Caprilesek, gainera, herrialde guztiko sektoreei "prozesu iruzurgile baten parte izan ez izateko" dei egin die, El Nacional hango hedabideak publikatu duenez.

"Venezuelarrok Konstituzio bat daukagu eta aldatzeko badaude eginbide legalak. Gu ez gara joan aire girotua duen bileran izango, prozesu iruzurgile baten parte izateko", ohartarazi duenaren arabera.

Gainera, Caprilesen hitzetan, "Venezuelak bi konstituzio baditu, gobernatu ezinezko lekua izango da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gaurko azken orduko albistea Venezuela Latinoamerika albisteak