Mundua -

Nazioarteko harremanak

Trumpek ez du baztertzen Ipar Korea erasotzea, baina diplomazia nahiago du

"Ez dakit, ikusiko dugu", esan du presidente estatubatuarrak aukera militarraz galdetu diotenean. "Xake jokoa da. Ez dut nahi jendeak jakitea zer dudan buruan", gaineratu du.

Trump artxiboko argazki batean. Iturria: EFE
Trump artxiboko argazki batean. Iturria: EFE
Trump artxiboko argazki batean. Iturria: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump AEBko presidenteak ez du erabat baztertu Ipar Korearen aurkako eraso militarra egitea, Pyongyangen etengabeko "probokazioak" ikusita, baina berretsi egin du nahiago duela diplomaziaren eta Txinaren esku hartzearen alde egitea tentsioa jaisteko.

"Saio nuklear bat prestatzen ari bada (Kim Jong-un), ez naiz pozik egongo. Eta ez dut uste Xi (Txinako presidentea) ere -errespetu handiko gizona- pozik egongo denik", baieztatu du Trumpek "Face the Nation" NBCren telebista saioan.

Ipar Korearen ekintzen aurrean AEBek erantzun militarra emateko aukeraz galdetu diote, eta Trumpek zera erantzun du: "Ez dut uste, ikusiko dugu".

Pyongyanggek proba berri bat egin zuen larunbatean eta, antza, jaurti eta minutu batzuetara eztanda egin zuen, Hego Koreako eta AEBeko iturriek esan dutenez.

Trumpek uko egin dio horren inguruan mintzatzeari. "Xake jokoa da. Ez dut nahi jendeak jakitea zer dudan buruan", gaineratu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Ameriketako Estatu Batuak Albisteak Donald Trump albisteak AEBko lehen dama ohia Ipar Korea