Mundua -
Marine Le Pen
Le Peni immunitate parlamentarioa kentzeko eskatu du Frantziako justiziak
Marine Le Pen deklaratzera deitu arren, Fronte Nazionaleko buruzagiak hauteskunde kanpainan deklaratzeari uko egin zion, immunitate parlamentarioa zuela eta.
Agentziak | Erredakzioa
Fronte Nazionalaren baitan ustez izandako “lan faltsuen” kasua ikertzen ari diren epaileek Marine Le Peni immunitatea parlamentarioa kentzeko eskatu diote Europako Parlamentuari.
Le Pen deklaratzera deitu arren, Fronte Nazionaleko buruzagiak hauteskunde kanpainan deklaratzeari uko egin zion, immunitate parlamentarioa zuela eta. Hamar egun baino gutxiago falta dira Frantziako hauteskundeen lehen itzulirako, eta Le Pen bigarren itzulira igarotzeko hautagai nagusienetako bat da, inkesten arabera.
Le Pen eta Europako beste diputatu batzuk Fronte Nazionalaren baitan izandako “lan faltsuengatik” ikertzen ari dira. Antza, Europako Parlamentuko dirua erabili zuten alderdiko langileak ordaintzeko. Le Peni ez ezik, immunitatea Marie-Christine Boutonnet eurodiputatuari kentzeko ere eskatu du Frantziako justiziak.
Iturrien arabera, joan den hilabetean egin zuten eskaera. Frantziako hauteskundeen lehen itzulia datorren apirilaren 23an izango da. Le Penek hauteskundeen ondoren deklaratuko zuela iragarri zuen, kasuak hauteskundeetan eraginik izan ez zezan argudiatuta.