Mundua -
AEE-REN arabera
Venezuelan 'Konstituzioaren aurkako aldaketa larria' egin da
Asanblea Nazionalari (oposizioak gehiengoa du bertan) “aginte osoa” emateko eskatu dio Amerikako Estatuen Erakundeak Nicolas Maduroren Gobernuari.
Agentziak | Erredakzioa
Amerikako Estatuen Erakundeak (AEE) deklarazio bat onartu du gaur, Venezuelan ?ordena demokratikoaren kontrako aldaketa larria eta Konstituzioaren aurkakoa? egin dela salatzeko. Halaber, Venezuelako Asanblea Nazionalari (oposizioak gehiengoa du bertan) ?aginte osoa? emateko berriro eskatu dio Nicolas Maduroren Gobernuari.
Testua bileran parte hartu duten 21 estatuetatik gehienek onartu dute (17), lau abstenitu egin baitira: Dominikar Errepublika, Bahamak, Belize eta El Salvador.
Dokumentua estatu hauek aurkeztu dute: Argentina, Brasil, Kanada, Txile, Kolonbia, Costa Rica, Guatemala, AEB, Jamaika, Mexiko, Panama, Paraguai eta Peru.
Ez dute testuari buruzko bozketarik egin, bertan zeuden estatuen ?gehiengoak? onartu baitu, Leonidas Rosa Bautista AEEko Asanbleako presidente eta Hondurasko enbaxadorearen esanetan.
Aurkezpena egin eta ebazpena eztabaidatzeko unean ez dira bertan egon Bolivia, Venezuela eta Nikaragua; izan ere, ?legez kanpoko bilera? eta ?Konstituzioaren aurkako estatu kolpea? dela salatu ostean, bertatik atera dira. Batzordeko presidentetzako buruak, Boliviak, bertan behera utzi du bilera.
Kudeaketa diplomatiko osagarriak
Amerikako Estatuen Erakundeak orain arte Maduroren Gobernuaren aurka onartu duen testurik gogorrenean jaso dutenez, ?behar izanez gero, kudeaketa diplomatiko osagarriak? hasiko dituzte, ?instituzionaltasun demokratikoaren normalizazioa sustatzeko?, eta ?ministerio mailako bilera bat deitzea barne?, jaso dute bertan aukera moduan.