Mundua -

MIGRAZIOARI BURUZKO DEKRETUA

Trumpen dekretu berria ere blokeatu du AEBko Justiziak

Otsailean, migrazioaren inguruko beste debeku bat sinatu zuen Trumpek, baina AEBko Justiziak bertan behera utzi zuen, legez kontrakotzat jota.

Donald Trump. Artxiboko argazkia: EFE
Donald Trump. Artxiboko argazkia: EFE
Trumpen bigarren immigrazio-debekua, bertan behera

1:04

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBko Justiziak Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak migrazioaren kontra sinatutako agindu berria blokeatu du. Dekretua gauerdian sartu behar zen indarrean.

Derrick K. Watson Honoluluko (Hawaii) epaileak bertan behera utzi du Trumpen neurria, AEBko presidenteak sei herrialdetako errefuxiatuen sarrera debekatzeko agindua sinatu ondoren.

Otsailean, migrazioaren kontrako dekretua sinatu zuen Trumpek, baina AEBko Justiziak bertan behera utzi zuen berehala, legez kontrakoa zela iritzita.

Martxoaren 6an, aldaketa batzuk egin zituen Trumpek lehen dekretu polemiko hartan, eta aipamen batzuk ezabatzea erabaki zuen.

Doug Chin Hawaiiko fiskalak jarritako helegitearen aurrean, baina, bigarren hori blokeatzeko erabakia hartu du Hawaiiko epaile horrek, Trumpek migrazioaren kontra sinatutako lehen dekretua bezala, honakoa ere legez kontrakotzat jota.

Trumpen gobernuak migraziari ezarritako bigarren betoak 120 egunez bertan behera uzten zuen errefuxiatuei harrera egiteko programa, eta 90 egunez debekatzen zien Iran, Somalia, Sudan, Siria, Yemen eta Libiako herritarrei AEBrako sarbidea.

Lehen aginduak ez bezala, bigarrenak kanpoan utzi zituen Irakeko herritarrak, eta aldatu egin zuen lehenengo hartan siriarrei buruz jasotakoa. AEBra sartzeko debekua mugagabea zela jaso zuen lehenengo dekretuak, eta 120 egunerako debekua ezarri zien bigarrenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Eguneko albisteak Trump gaur