Mundua -

Estatu batuak

Errepublikanoek 'Obamacare'ren aurkako proposamena aurkeztu dute jada

2010ean Obamak Osasun Legea onartu zuenetik nahi izan du Trumpen alderdiak bertan behera uztea, hiritarrek hainbat aukeren artean hautatzerik ez dutela argudiatuta.

Trump eta Obama, iazko azaroaren 10ean, hauteskundeen biharamunean. Artxiboko argazkia: EFE
Trump eta Obama, iazko azaroaren 10ean, hauteskundeen biharamunean. Artxiboko argazkia: EFE
Trump eta Obama, iazko azaroaren 10ean, hauteskundeen biharamunean. Artxiboko argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberako talde errepublikanoak plan bat aurkeztu du Barcak Obama presidente ohiak bultzatutako Osasunaren Legea bertan behera utzi eta ordezkatzeko. Ikusmin handia sortutako neurria da, kontserbadoreek egungo sistema aldatzeko egindako promesa bat izan baita.

Errepublikanoen proposamena bi lege proiektutan dago jasota. Orokorrean, mailegu fiskalen sistema sortu nahi dute, hiritarrek aseguru medikuak erosten laguntzeko. Gainera, enpresek ez diete langileei bestelako aukera bat eskaini beharko.

Maileguek 2.000 eta 4.000 dolar artean balioko dute urtean, diru-sarrera gutxien dutenei zuzendutako laguntza txikiagoa litzateke, baina Obamaren erreforman egindako aurrerapauso batzuk mantenduko lituzkete, esaterako, pertsona batek aurretik gaixotasunik badauka aseguru-etxeek ezingo diote aseguruaren prezioa igo.

Oraingoan aurkeztutako testuek eztabaida luzea eta gogorra eragingo dute Kongresu estatubatuarrean, herrialdean onartutako lege konplexuenetako bat ordezkatu eta eztabaidatu beharko baitute legegileek.

Errepublikanoek Obamaren legearen -Obamacare izenez ezagututa- oinarrietako batzuk deuseztatu nahi dituzte, besteak beste, diru-sarrera txikietan oinarritutako maileguak, milioika estatubatuar aseguruak ordaintzen laguntzen dituztenak, hain justu.

2010ean Obamak Osasun Legea onartu zuenetik nahi izan du Trumpen alderdiak bertan behera uztea. Orduan, bi Ganberak demokraten esku zeuden.

Kontserbadoreen arabera, hiritarrek ez dutela hainbat aukeren artean hautatzerik, baizik eta behartuta daude eskaintza federalen artean aukeratzera, eta enpresak langileen aseguruetara egokitzea.

Halere, Obamaren Gobernuaren garaien, dozenaka milioi pertsonak asegurua izan zuten, aurretik ez bezala.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak albisteak Barack Obama argazkiak Albisteak Donald Trump albisteak AEBko lehen dama ohia Osasun albisteak gaur