Mundua -

AEB

Trumpek agindua sinatu du AEB TPP merkataritza-akordiotik ateratzeko

TPPa bultzatu duten herrialdeetako batzuek adierazpenak egin dituzte Trumpen erabakia ezagutu eta gero.

Donald Trumpek AEB TPP itunetik aterako du AEB. EFE
Donald Trumpek AEB TPP itunetik aterako du AEB. EFE
Donald Trumpek AEB TPP itunetik aterako du AEB. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump AEBko presidenteak herrialdea Lankidetza Transpazifikorako Itunetik (TPP) ateratzeko agindua sinatu du. Beste hamaika herrialdek hartzen dute parte hitzarmen horretan.

"Luzaroan aritu gara honen inguruan hizketan", esan du Trumpek agindua sinatu ostean, Mike Pence presidenteordea, Reince Priebus kabineteburua eta Steve Bannon eta Jared Kushaholkari aholkulariak alboan zituela.

AEB TPP akordiotik ateratzea "oso ona da langile estatubatuarrentzat", nabarmendu du Trumpek.

Merkataritza-akordio hori negoziatzen sei urte baino gehiago igaro ostean, 2016. urtearen hasieran sinatu zuten. Gaur egun, ituna adostu zuten herrialdeetako parlamentuek berretsi zain daude, hitzarmena martxan ipini ahal izateko.

Trumpek zergak "nabarmen" jaitsiko dituela iragarri du

Era berean, Trumpek zergak eta merkatuaren erregulazioa "nabarmen" jaitsiko duela iragarri du astelehen honetan, Etxe Zurian zenbait enpresabururekin izandako bilera amaitu ondoren.

Hamar enpresagizonekin batzartu ostean, presidente izendatu berriak zergak % 15 edo % 20 jaitsiko dituela esan du; merkatuaren erregulazioa, ordea, % 75.

Trumpek mota honetako bilerak egiteko asmoa adierazi du hiruhiletik behin, eta jaitsiera horrek enpresa handiei eta ertainei eragindo diela azaldu du. Halaber, ohartarazi duenez, AEBtik kanpo ekoizten dutenei muga-zerga esanguratsuak ezarriko dizkie.

Ziurgabetasuna eta harridura

TPPa bultzatu duten herrialdeetako batzuek adierazpenak egin dituzte Trumpen erabakia ezagutu eta gero. Hauek dira TPParen parte diren herrialdeak: Japonia, Australia, Brunei, Kanada, Txile, Malasia, Mexiko, Zeelanda Berria, Peru, Singapur eta Vietnam.

Australiak esan du espero duela akordioa mantentzea, eta Txinari zein Asiako beste herrialde batzuei itunarekin bat egiteko deia egin die. Zeelanda Berriak, bere aldetik, iragarri du gainerako kide diren herrialdeak bildu egingo direla "nola aurre egin aztertzeko".

Japoniaren ustean, TPPa "zentzugabekeria" AEB barik. Horren ildotik ere jo du Txilek: "(TPP) ezagutzen genuen moduan", bertan behera geratu da.

Txinak,bestalde, iragarri duenez, Beijingek ikuspegi ekonomikotik bat egiteko TPPaz bestelako moduak bultzatzen jarraituko du, azken urteetan bezala.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Nazioarteko albisteak Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Donald Trump Merkataritza jarduera