Mundua -
Erresuma Batua
Britainia Handiak EBn duen enbaxadoreak dimisioa aurkeztu du
Ivan Rogersek uko egin dio bere postuari, Erresuma Batuak martxoaren amaieran “Brexita”ri buruzko negoziazioak hasi baino lehen.
Agentziak | Erredakzioa
Ivan Rogersek, Britainia Handiak Europar Batasunean duen enbaxadoreak, dimisioa aurkeztu du, BBC kateak astearte honetan azaldu duenez, horren arrazoiak jakin gabe.
EBko negoziazioetan esperientzia duen Ivan Rogersek uko egin dio bere postuari, Erresuma Batuak martxoaren amaieran “Brexita”ri, buruzko negoziazioak hasi baino lehen.
Britainia Handiko enbaxadoreak soilik esan du azarorako aurreikusitako bere irteera aurreratzea erabaki duela.
Foreign Officek jakinarazi duenez, laster informazio honi buruzko adierazpen bat ezagutzera ematea espero du, baina ez du zehaztapenik eman.
Diplomatikoa 2013 urte amaieran izendatu zuten, eta David Cameron lehen ministro ohiaren aholkulari nagusietariko bat izan da Europako erreferendumerako, aurreikusitako negoziazioetan Britainia Handiak EBn duen partaidetzan aldaketak lortzeko.
Negoziazio horien ostean, Cameronek 2016ko ekainaren 23rako erreferendum bat deitzea erabaki zuen, Erresuma Batuak EBn jarraitzea ala bertatik ateratzeari buruz.
Rogersek eztabaida handia eragin zuen 2016ko amaieran, EBrekin akordio komertzial bat lortzeak hamarkada bat eramango zuela esatean, bloketik Britainia Handia ateraz gero, eta porrot egin lezakeela ere esan zuen, 27ek berretsi behar zutenez.