Mundua -

BREXITA

Erresuma Batuak 18 hilabetean 'akordio handia' lortzea espero du

Erresuma Batuko Atzerri Gaietarako ministroak azaldu duenez, Europar Batasunak ezarritako 18 hilabeteko epea “oso zabala” da.

Artxiboko irudia. EFE
Artxiboko irudia. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Boris Johnson Erresuma Batuko Gobernuaren Atzerri Gaietarako ministroak 18 hilabetean Europar Batasunetik (EB) ateratzeko “akordio handia” lortzea espero duela esan du. Europako Batzordeak negoziatzeko epe hori jarri du astearte honetan.

“Mundu osoak jarrera positiboa eta konpromisoa adosteko gogoa izanez gero, eta ziur nago hala izango dela, akordio handi bat lortuko dugu Erresuma Batuarentzat eta Europako gainerako herrialdeentzat denboraldi horretan, ez dut inolako arazorik ikusten ez gauzatzeko”, adierazi du Johnsonek, Ipar Atlantikoko Tratatuaren Erakundeko (NATO) Atzerri Gaietarako ministroen bilerara iristean.

Erresuma Batuko diplomaziaren buruaren ustez, “brexit-a bideratzeko akordio arrakastatsu bat” lortuko dute, Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak esan zuen moduan.

“Epe hori oso zabala iruditzen zait”, adierazi du, Michel Barnier brexit-a bideratzeko Europako Batzordeko negoziatzaileak jarritako 18 hilabeteko mugaren harira.

Erresuma Batuak ofizialki jakinarazi beharko du Europar Batasuna uzteko bere nahia, 50. artikulua baliatuta, eta, une horretatik aurrera, negoziazioa hasiko dute irteteko. Bi urte baino gutxiago izango dute akordioa adosteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erresuma Batua argazkiak Brexita