Mundua -

Floridan

Trump Clintonen aurretik, hauteskundeetarako 8 egun falta direnean

Hauteskundeak irabazteko aukera izateko, Trump Floridan gailendu beharko litzateke, eta azken inkestaren arabera, Clintonen aurretik da boto-asmoan aipatu estatuan.

Donald Trump presidentegai errepublikanoa. Artxiboko argazkia: EFE
Donald Trump presidentegai errepublikanoa. Artxiboko argazkia: EFE
Hillary Clinton aurretik doa baina Trumpekiko aldea murriztu egin da

1:46

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump presidentegai errepublikanoak inkestei buelta ematea lortu du Floridan eta, azken inkestaren arabera, Hillary Clinton hautagai demokrataren aurretik da boto-asmoan estatu horretan.

Datorren azaroaren 8ko hauteskundeetan AEBtako presidente izateko aukerarik izan nahi badu, Trumpek Floridan irabazi behar du lehenengo.

Remington ikerketa zentroak egindako zundaketaren arabera, Floridako boto-emaileen % 48k Trumpen alde egingo dute; % 44k, berriz, Clinton babestuko dute.

Ikerketa atzo, urriaren 30ean, egin zuten eta emaitzak bat datoz New York Times egunkariak egun berean argitaratutako datuekin. Komunikabide horrek ere lau puntuko aldea eman dio Trumpi (% 46) AEBtako Estatu idazkari ohiaren aurrean (%  42).

Joan den urriaren 21era arte Clinton zegoen inkesta gehienetan Trumpen aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak bideoak Hauteskundeak AEB bideoak Albisteak Trump gaur Hillary Clinton albisteak Hillary Clinton biografia