Mundua -

Brexit

Leadsomek uko egin dio kontserbadoreen buru izateko prozesuari

Alderdi Kontserbadoreak berak baieztatu du Theresa May Barne ministroa dela hautagaia bakarra postu horretarako eta, ondorioz, lehen ministro dela birtualki.

Andrea Leadsom. Argazkia: Efe
Andrea Leadsom.
Andrea Leadsom. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andrea Leadsom hautagaiak iragarri du uko egiten diola Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadoreko buru izateko prozesuari, eta bidea libre utzi dio Theresa May gaur arte aurkari bakarra zenari.

Parlamentario kontserbadoreek aukeratu zituzten May eta Leadson alderdiaren buru eta lehen ministro izateko prozesuan lehiatzeko, eta irailaren 9an amaitu behar ziren barne hauteskundeen ondoren jakinarazi behar zuten nor zen karghu bikoitzaren jabea.

Leadsom bidetik kenduta, 'tory'en buruaren eta lehen ministroaren izendapena, David Cameronen lekua hartuko duenarena, aurrera egin liteke.

Alderdi Kontserbadoreak berak baieztatu du Theresa May Barne ministroa dela hautagaia bakarra postu horretarako eta, ondorioz, lehen ministro dela birtualki.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak