Mundua -

Sarraskia Orlandon

Tiroketa homofobiarekin lotu du ustezko erasotzailearen aitak

Orlandoko lokal batean izandako tiroketaren ustezko egilearen aitak dioenez, "horrek ez dauka erlijioarekin zerikusirik".

Tiroketan gutxienez 50 bat lagun hil dira. Argazkia: EFE
Tiroketan gutxienez 50 bat lagun hil dira. Argazkia: EFE
Tiroketan gutxienez 50 bat lagun hil dira. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Homosexualak biltzen dituen Orlandoko diskoteka batean bart izandako tiroketaren ustezko egilearen aita Mir Seddiquek adierazi duenez, bere semeak Omar Mateenek arrazoi homofoboengatik egin du erasoa, eta ez arrazoi erlijiosoengatik.

"Horrek ez dauka erlijioarekin zerikusirik", esan du aitak NBC News-ek jasotako adierazpenetan. Seddiquek azaldu duenez, duela bi hilabete haren semeak haserre handia izan zuen Miamiko kaleetan bi gizonen arteko muxuak ikusi zituenean.

Mateenek egindako erasoan 49 pertsona hil eta beste 50 zauritu, eta horietako batzuk oso larri daude.

"Jazotakoagatik barkamena eskatzen ari gara. Ez genekien horrelako erasoren bat ari zela prestatzen. Shock egoeran gaude, herrialde osoa bezala", gaineratu du.

Ron Hopper FBIko agente bereziak komunikabideen aurrean azaldu duenez, oraindik ez dakite "gorrotoarekin edo terrorismoarekin lotutako delitua den", ikerketa zabalik baitago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak albisteak