Mundua -

Greziako Parlamentua

Greziak murrizketa gehiago onartu ditu hirugarren erreskatea jasotzeko

Besteak beste, BEZa igotzea eta zeharkako beste zerga batzuk igotzea onartu du Greziako Parlamentuak.

Alexis Tsipras Greziako lehen ministroa. Argazkia: EFE
Alexis Tsipras Greziako lehen ministroa. Argazkia: EFE
Alexis Tsipras Greziako lehen ministroa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greziako Parlamentuak murrizketa sorta berri bat onartu zuen atzo, igandea, Syrizaren eta Anelen babesarekin. "Eskoba Legea" onartuta, Eurotaldeak asteartean egingo duen bileran Greziaren hirugarren erreskatearen lehen zatia onartzea espero du Greziako Gobernuak.

"Eskoba Legeari" baiezkoa emanda, besteak beste, BEZa % 23tik % 24ra igotzea, tabakoaren, gasolioaren eta berogailuetako gasaren zerga bereziak igotzea eta hoteletako gelen eta ostatuen zerga berri bat sortzea onartu du Parlamentuak.

Halaber, kreditu berankorren salmenta liberalizatzea eta nazioarteko hartzekodunekin adostutako superabit helburuak bete ezean (2018rako % 3,5ekoa izan behar du) Aurrekontuak automatikoki murrizteko mekanismoa ere onartu du Greziako Parlamentuak. Mekanismo horren baitan, Greziako Gobernuak urtero berrikusi beharko du defizita.

Bestalde, Gobernuak egungo TAIPED barne hartzen duen pribatizaziorako erakunde bat sortuko du, kontrolerako eta salmentarako eskumen gehiago izango dituena. Gainera, Europako Batzordeak eta MEDE Egonkortasunerako Europako Mekanismoak izendatuko du organo horretako zuzendaria.

Murrizketa sorta berria onartuta, Eurotaldeak Greziaren hirugarren erreskatearen lehen zatia onartzea espero du Greziako Gobernuak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Murrizketak albisteak Grezia Gaurko azken ordukoa