Mundua -

Barne-hauteskundeak AEB-n

Indianak Cruz egotzi du eta Trumpi izendapena eman dio

Alde demokratan, Bernie Sanders senatariak ezustekoa eman eta garaipena lortu du, nahiz eta inkestek Hillary Clinton Estatu idazkari ohia faborito eman.

Donald Trump handi-mandia. Argazkia: EFE
Donald Trump handi-mandia. Argazkia: EFE
Cruzek lasterketa utzita, Trump presidentegai izango da

EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump handi-mandiak Indianako barne-hauteskunde errepublikanoak irabazi ditu eta Ted Cruzi azken estoke-kolpea eman dio; izan ere, Cruzek lasterketa utzi du. Hala, praktikan Alderdi Errepublikanoaren izendapena eskura jarri dio Trumpi.

Alde demokratan, Bernie Sanders senatariak ezustekoa eman eta garaipena lortu du, nahiz eta inkestek Hillary Clinton Estatu idazkari ohia faborito eman. Horrela, lehiari emozio pixka bat gehiago eman dio Sandersek, nahiz eta izendapena lortzea oso zail izan.

Hasieran 17 hautagai kontserbadore ziren, baina Cruzek uko egin ondoren, bi lehiakide soilik geratzen dira lasterketa errepublikanoan: Trump eta John Kasich Ohiko gobernadorea. Hala ere, Kasichek handi-mandiari izendapena kentzeko batere aukerarik ez du.

Pauso erraldoia

Dirudunak pauso erraldoia eman du Indianan irabazita. Estatu horrek garrantzi gutxi izan ohi du, baina oraingoan ez da hala izan. Cruzek eta ?anti Trump? kanpaina izenekoak handi-mandia geldiarazteko esfortzu handia egin dute Indianan.

Estrategiak emaitza izan balu, uztailean konbentzio errepublikano estua izango litzateke, hautagai guztiek izendapena lortzeko ordezkari nahikorik izango ez luketelako. Ondorioz, alderdiko zuzendaritza erabakigarria izango zatekeen, presidentegaia aukeratzeko orduan.

Baina Cruz baztertuta, aukera hori guztiz hutsaldu da; izan ere, ezustekorik ezean, Trumpek ordezkari gehienak eskuratuko ditu geratzen diren estatuetan, besteak beste, Kalifornian eta New Jerseyn.

Sandersek arnasa hartu du

Alde errepublikanoan gertatutakoak gaueko beste ezustekoa (Cruzen erabakiaz aparte) ia estali du. Bernie Sanders Vermonteko senatariak Indianako barne-hauteskunde demokratak irabazi ditu. Garaipena lortu du, nahiz eta inkestek Clinton faborito eman.

Sandersen garaipena oso garrantzitsua da, porrot gogorren ostean heldu delako (New York, Connecticut, Pennsylvania eta Maryland), askok abentura bukatu zela uste zutenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo munduko albisteak Hauteskundeak AEB Eguneko albisteak Donald Trump albisteak Hillary Clinton