Mundua -

Belgika

Aske utzi dituzte Bruselako tiroketa eta gero atxilotutako biak

Horietako bat liskarretako batean atxilotu zuten, bestea, ospitalean. Poliziak hirugarren susmagarria hil zuen tiroz, eta bere hilotza Estatu Islamikoaren bandera baten ondoan topatu zuten.

Belgikako Polizia, operazioan. Irudia: EiTB
Belgikako Polizia, operazioan. Irudia: EiTB
Belgikako Polizia, operazioan. Irudia: EiTB

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aske geratu dira, kargurik gabe, asteartean terrorismoaren aurka Bruselan egindako operazioan atxilotutako bi gizonezkoak, deklaratu eta gero. Poliziak hirugarren ustezko jihadista hil zuen tiroz tiroketan, eta lau polizia arin zauritu ziren.

Belgikako Fiskaltza federalak ohar baten bidez zabaldu duenez, instrukzio epaileak aske utzi ditu Bruselako Forest auzoan izandako tiroketarekin lotura zutelakoan atxilotutako bi pertsonak. Une horretan, Polizia miaketa bat hasteko zorian zen, tiroketa gertatu zenean, aipatutako barrutian.

Etxebizitzaren inguruetan izandako liskarretan, hainbat orduz, erasotzaileek tiro egin zuten eta agente batzuk zauritu. Ustezko tiratzaileetako bat tiroketaren ondoren egindako miaketa batean atxilotu zuten eta bestea ospitale batean aurkitu, ebakuntza bat egin ziotelako, hanka apurtuta baitzuen. Agintariek ez dute bere nortasuna jakinarazi.

Gainera, tiroketan, Poliziaren frankotiratzaile batek hirugarren ustezko jihadista hil zuen.

Bitartean, Belgikako Poliziak tiroketan parte hartu zuten beste bi pertsonen bila jarraitzen du, ihes egitea lortu zuten eta. Liskarrak izan ziren apartamentuaren miaketa, eta EIren ustezko kideak, Parisen aurreko azaroan jazo ziren atentatuen harira etorri dira.

Bestalde, hildakoa Mohamed Belkaïd izenarekin identifikatu dute. Belkaïd Aljeriakoa zen eta ez zegoen Belgikako agintarien artxiboetan, egoera irregularrean baitzegoen herrialdean. Fiskaltzaren arabera, hilotzaren ondoan kalashnikov bat, salafismoari buruzko liburu bat eta Estatu Islamikoaren bandera bat topatu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Brusela albisteak Belgika argazkiak Estatu islamiarra berriak Gaurko azken orduko albistea