Mundua -

Barne-hauteskundeak AEB-n

Trump eta Clinton, izendapenetik gertuago

Trumpek garaipena lortu du Florida, Ipar Carolina, Illinois eta Ipar Mariana uharteetan. Clintonek gauza bera egin du Floridan, Ipar Carolinan, Illinoisen eta Ohion.

Hillary Clinton AEBeko Estatu idazkari ohia West Palm Beachen (Florida). Argazkia: EFE
Hillary Clinton AEBeko Estatu idazkari ohia West Palm Beachen (Florida). Argazkia: EFE
Trump eta Hillary Clinton nagusitu ziren atzoko primarioetan

1:17

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errepublikanoen barne-hauteskundeetan, garaipen garrantzitsua lortu du Donald Trumpek Floridan, eta Marco Rubiok presidentegai izateko lehia utzi du. Hillary Clinton demokratak, berriz, Bernie Sanders jipoitu du demokraten hauteskunde primarioetan.

Inkesten iragarpenak bete egin dira, Rubio senatariak galdu egin baitu bere estatuan Trump enpresaburu polemikoaren aurrean. Hala, errepublikanoen presidentegai izateko lehian oso atzean geratu da. Horregatik, AEBko presidente izateko ametsari uko egiten diola iragarri du, "betiko agian".

Gutxi geroago, Rubio aurkari "gogorra" izan dela esan du handi-mandiak Palm Beachen. Rubiok "etorkizun handia" duela gaineratu du Trumpek. Floridako garaipenarekin 99 ordezkari errepublikano eskuratu ditu enpresaburu aberatsak.

Handikiak "gau handia" izan dela esan du, presidentegai errepublikanoa izateko faborito nagusia baita orain.

Donald Trump AEB barne-hauteskundeak efe

Donald Trump handi-mandia, Palm Beachen (Florida). Argazkia: EFE

Trumpek garaipena lortu du Florida, Ipar Carolina eta Illinois estatuetako barne-hauteskundeetan eta Ipar Mariana uharteetakoetan, eta Missouriko zenbaketan aurretik doa, baina Ohion galdu egin du; John Kasich gobernadoreak irabazi du bertan.

Clintonek Sanders jipoitu du

West Palm Beachen, izendapena eta AEBko Presidentetza lortzetik gertuago dagoela adierazi du Hillary Clinton Estatu idazkari ohiak; izan ere, garaipena lortu du demokratek Florida, Ipar Carolina, Ohio eta Illinois estatuetan egin dituzten barne-hauteskundeetan.

"Zuen botoarekin herrialdea bihar atzo baino hobea izateko lagundu duzue", esan du jendetzaren txalo eta oihu artean.

Clintonek 30 puntuko abantaila atera dio Bernie Sandersi Floridan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken orduko berriak Ameriketako Estatu Batuak berriak Hauteskundeak AEB 2024 Trump gaur Hillary Clinton albisteak