Mundua -
Barne-hauteskundeak AEB-etan
Clintonek eta Trumpek garaipena lortu dute 'superasteartean'
Clintonek Alabama, Arkansas, Georgia, Tennessee, Texas, Virginia eta Massachusettsen irabazi du. Trumpek garaipena lortu du Alabama, Arkansas, Georgia, Virginia, Massachusetts, Vermont eta Tennesseen.
Agentziak | Erredakzioa
Donald Trump handi-mandiak eta Hillary Clinton Estatu idazkari ohiak garaipen argia lortu dute 'superasteartea' izenekoan. Ondorioz, Etxe Zurirako lasterketan presidentegai errepublikano eta demokrata izateko faborito nagusiak dira.
Demokraten alderdian, Clintonek Alabama, Arkansas, Georgia, Tennessee, Texas, Virginia eta Massachusettsen irabazi du. Bien bitartean, Bernie Sandersek garaipena lortu du bere gotorlekuan, Vermonten, bertako senataria baita. Era berean, Minnesotan eta eta Coloradon irabazi du Sandersek.
Bestalde, errepublikanoen artean, Trumpek Alabama, Arkansas, Georgia, Virginia, Massachusetts, Vermont eta Tennesseen irabazi du. Ted Cruz senatariak meritu handiko garaipenak lortu ditu Texasen eta Oklahoman. Hirugarren lekuan Marco Rubio sailkatu da. Minnesotan bakarrik lortu du garaipena. Alaskan nor atera den irabazle oraingoz ez dute jakitera eman.
Bertako komunikabideen arabera, Clintonek zazpi estatutan irabazi du. Bernie Sanders senatari demokratak bi estatutan lortu du garaipena.
Emaitzek bultzada handia eman diote lehen dama ohiari; izan ere, 436 ordezkari erdietsi ditu. Aurkariak, ostera, 260 ordezkari demokrata lortu ditu ?superasteartean?.
Hautagaitzako lasterketa atzean uzteko prest dagoela adierazi du Clintonek, eta Trumpen aurka egin du bere hitzaldian.
Clinton: "AEBek ez diote sekula handi izateari utzi?
"AEBek ez diote sekula handi izateari utzi?, esan du Trumpen hauteskunde-leloa kritikatuz: ?AEB berriro handi egin ditzagun?.
Donald Trump handi-mandia Palm Beachen. Argazkia: EFE
Alabama, Arkansas, Georgia, Virginia, Massachusetts, Vermont eta Tennesseen garaipena lortuta, Trump presidentegai errepublikanoa izango dela ematen du. Handi-mandiak 186 ordezkari erdietsi ditu ?supeasteartean?. Ted Cruz eta Marco Rubio senatariak urrun ditu dagoeneko.
Ted Cruz irabazle Texasen
Hala ere, Cruzek meritu handiko garaipena lortu du Texasen. Horrela, ?superastearteko? gotorleku errepublikano garrantzitsuenetarikoa kendu dio senatariak Trumpi. Era berean, Cruzek Oklahoman irabazi du. Guztira, 125 ordezkari erdietsi ditu Cruzek.
Texasek 155 ordezkari errepublikano eta 252 demokrata banatzen ditu. Estaturik garrantzitsuena da ?superasteartea? izenekoan. Guztira, dozena bat estatu izan dira jokoan.
Bestalde, Marco Rubio Floridako senatariak Minnesotan irabazi du, eta hautagai errepublikanoen artean hirugarren tokian sailkatu da ?superasteartean?, 62 ordezkari lortuta.
Errepublikanoen alderdian, azken tokietan John Kasich Ohiko gobernadorea eta Ben Carson neurozirujaua sailkatu dira. Kasichek 18 ordezkari lortu ditu eta Vermonten emaitza ona erdietsi du, meritu handiko bigarren postua lortuta. Carsonek hiru ordezkari soilik eskuratu ditu.
Emaitzen berri izan ondoren, Marco Rubio ?gaueko galtzailea? izan dela adierazi du Trumpek. Alderdi Errepublikanoak ?iruzurgile bat sekula ez? duela aukeratuko erantzun dio Floridako senatariak.