Mundua -

Erresuma Batua

EBtik irteteak lana eta inbertsioa mehatxatzen dituela ohartarazi dute

Erresuma Batuko 100 enpresa handienetako hirutik bat Europar Batasunean jarraitzearen alde agertu dira.

David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa. Artxiboko irudia: EFE
David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa. Artxiboko irudia: EFE
David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuko 100 enpresa handienetako buruzagien herena Europar Batasunean (EB) jarraitzearen alde agertu da eta EBtik irteteak inbertsioan eta enpleguan izango lukeen eraginaz ohartarazi dute enpresariek.

200 enpresaburu inguruk sinatu dute The Times egunkarira bidali duten eskutitza, tartean, Ftse 100 selektiboa osatzen duten BT, Marks & Spencer, Kingfisher edota Vodafone enpresatako presidenteek eta kontseilariek. Horien esanetan, Erresuma Batua Europar Batasunetik irteteak arriskuan jarriko lituzke ekonomia eta enplegua.

"Hobe da Erresuma Batuak Europar Batasunean jarraitzea", adierazi dute sinatzaileek. Enpresarien eskutitz horrek David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroaren jarrera indartuko du Boris Johnson Londresko alkate kontserbadorearen jarreraren aurrean; izan ere, hiriburuko alkatea Europar Batasunetik ateratzearen alde agertu da.

Ekainaren 23an Europar Batasunari buruzko erreferenduma egingo da Erresuma Batuan eta iragarpen horrek eragin negatiboa izan du libraren kotizazioan; hala, dolarrarekiko balioa galdu du -astelehenean 2009ko martxotik izandako prezio baxuena harrapatu zuen-.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Erresuma Batua bideoak David Cameron albisteak Albisteak