Mundua -

Euskal Herrira bisita

Salmond: 'Euskadi ez da Eskozia, baina antzekotasunak dituzte'

Eskoziako lehen ministro ohiak adierazi duenez, bi nazioetako herritarrek beren 'patua hobeto kontrolatzeko' nahia dute.

Alex Salmond Eskoziako lehen ministro ohia. Argazkia: EiTB
Alex Salmond Eskoziako lehen ministro ohia. Argazkia: EiTB
Alex Salmond Eskoziako lehen ministro ohia. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alex Salmond Eskoziako lehen ministro ohiak adierazi duenez, "Euskadi ez da Eskozia", bana bi nazioek "antzekotasunak" dituzte; izan ere, bi nazioetako hiritarrek "autonomia gehiago izateko, independentzia lortzeko edota munduan oihartzun gehiago eskuratzeko" nahia dute.

Eskozia lehen ministro ohiak 2015eko Sabino Arana saria jaso du gaur Bilboko Arriaga antzokian egin den ekitaldian. Aurrez, Sabino Arana sari banaketari buruzko prentsaurrekoan parte hartu du eta bertan egin ditu aipaturiko adierazpenak.

Sabino Arana Fundazioari sariagatik eskerrak eman ondotik, Salmondek azpimarratu du nazio guztiek beraien "desirak eta helburuak" lortzeko bideak bilatzen dituztela eta hori ei dela, hain zuzen ere, Euskadi eta Eskozia lotzen dituena. "Biek ala biek berdintasun estatusa bilatzen dute, bide ezberdinak erabilita bada ere. Helburu hori lortzen badugu, bi nazioek ekarpena egingo diote munduari", gaineratu du.

Hala eta guztiz ere, Salmondek ohartarazi duenez, "Euskadi ez da Eskozia eta ezta alderantziz ere. Gainera, ez bata ez bestea ez dira Katalunia". Dena den, antzekotasunak dituztela nabarmendu du, batez ere, "autonomia gehiago izateko, independentzia lortzeko edota munduan oihartzun gehiago eskuratzeko" desirari dagokionean.

"Euskadin, Katalunian eta Eskozian beren patua hobeto kontrolatzeko nahia dute herritarrek", gaineratu du. Haren hitzetan, helburu hori lortzeko "taktika" edozein dela ere, "autonomia gehiago, autodeterminazio gehiago edo oihartzun gehiago", botereak "hiritarren bizimodua hobetzeko" helburua izan behar du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Albisteak Eskozia Eskoziako independentzia erreferenduma Albisteak