Mundua -

Ameriketako Estatu Batuak

Svastika bat margotu dute Trumpek Hollywooden duen izarraren gainean

Hollywoodeko Ospearen Pasealekuan hautagai errepublikarrak duen izarra larunbatean garbitu zuten.

Donald Trump AEBko presidente izateko hautagai errepublikarra. Artxiboko irudia: EFE
Donald Trump AEBko presidente izateko hautagai errepublikarra. Artxiboko irudia: EFE
Donald Trump AEBko presidente izateko hautagai errepublikarra. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Svastika nazi bat margotu dute Donald Trump AEBko hautagai errepublikarrak Hollywoodeko Ospearen Pasealekuan duen izarraren gainean, The Wrap atariak berri eman duenez.

Ostiralean, Reddit plataformako erabiltzaile batek Donald Trumpen izarraren argazkia igo zuen eta espraiz margotutako svastika nazi bat ikus zitekeen. Dena den, larunbatean bertan garbitu zuten.

Arrazista izatea leporatzen diote Donald Trumpi, haren adierazpen polemikoak tarteko. Azaroan, Trumpek "Saturday Night Live" telebista saioan agertu behar zuela eta, Deport Racism atariak 5.000 dolar eskaini zituen aipaturiko programaren emisioa eten eta "Deportatu arrazismoa" edota "Trump arrazista da" oihukatzeagatik.

Bestalde, abuztuan, Jose Andre sukaldari hispano-estatubatuarrak lan harremanak hautsi zituen Trumpekin, hautagai errepublikarrak mexikarren kontra egindako komentario arrazistengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Ameriketako Estatu Batuak bideoak Hauteskundeak AEB bideoak Gaurko azken ordukoa