Mundua -

Errepublikanoak

Sarah Palinek Donald Trumpen alde egin du

Alaskako gobernadore ohiaren babesarekin “harro” agertu da Trump. “Laguna dut, pertsona aparta da eta errespetu handia diot”, esan du.

Donald Trump errepublikanoa Iowan. Argazkia: EFE
Donald Trump errepublikanoa Iowan. Argazkia: EFE
Trumpek Palinen babesa jaso du kanpainan

1:20

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sarah Palin Presidenteordetzarako hautagai ohiaren babesa lortu du Donald Trump hautagai errepublikanoak. “Harro nago Donald J. Trump presidente izateko babesteaz”, aurreratu zuen Palinek agiri batean, The New York Times egunkarian.

“Gure soldaduek onena merezi dute. Zuek onena merezi duzue. Bera sektore pribatutik dator, ez da politikari bat. Gure soldaduei euren lana egiten eta Estatu Islamikoari ipurdian ostikada bat ematen utziko dien komandante-burua hartzeko prest al zaudete?”, galdetu du Palinek Iowan egindako ekitaldian.

Azaroko hauteskundeei begira, hautagai errepublikanoa izateko faborito nagusia da Trump. Iowako ekitaldian “gonbidatu oso berezi bat” izan behar zuela aurreratu zuen magnateak astelehenean, Facebook sare sozialaren bitartez. Hain zuzen ere, Iowan hasiko da Presidentetza lortzeko lasterketa, otsailaren 1ean.

Alaskako gobernadore ohiaren babesarekin “harro” agertu da Trump. “Laguna dut, pertsona aparta da eta errespetu handia diot”, esan du.

Cruzek abantaila jan dio

Hautesle errepublikano kontserbadoreen artean oso garrantzitsua da Palinen babesa. Izan ere, azken egunetan, Ted Cruz Texasko senatariak abantaila jan dio Trumpi sektore horretan.

Iragarpena baieztatu baino ordu batzuk lehenago, zurrumurru horiei buruz hitz egin du Cruzek, eta Palin “estimu handitan” duela jarri du Twitter sare sozialean. “Haren babesik gabe ez nintzateke Senatuan izango. 2016an gertatzen dena gertatzen dela, haren zalea izango naiz beti”, esan du Cruzek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak bideoak Hauteskundeak AEB 2024 Donald Trump albisteak