Mundua -

Hitzarmen nuklearra

Zigorrak kendu dizkiote Irani, akordio nuklearrarekikoak bete ostean

Egunean zehar Iranen eta AEBen arteko preso-trukatzea egon da, Irani zigorrak kendu aurretik

Mohammad Javad Zarif, Yukiya Amano (EANE) eta Federica Mogherini. EFE
Mohammad Javad Zarif, Yukiya Amano (EANE) eta Federica Mogherini. EFE
Mohammad Javad Zarif, Yukiya Amano (EANE) eta Federica Mogherini. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBetako gobernuak Iranen aurka zituen zigorrak bertan behera utzi dituela adierazi du, Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak (EANE) baieztatu egin baitu Iranek bete egin dituela joan zen uztailean Vienan hitzartutako akordio historikoa martxan jartzeko ezarritako baldintzak.

Europar Batasuneko kanpo politikarako arduradun Federica Mogherini andreak ere Iranekin adostutako hitzarmen nuklear aldeaniztuna larunbat honetan inplementatzen dela berretsi du, eta, ondorioz, Islamiar Errepublikaren gainean ezarrita zeuden zigor guztiak baliogabetzen direla.

Irango Kanpo Arazoetarako Mohammad Javad Zarif ministroarekin batera egin duen agerraldian egin ditu goian aipatutako adierazpenak Europako diplomaziaren buruak.

Vienako akordio nuklear aldeaniztunak Iraneko programa nuklearraren zenbait alderdi murriztea  aurreikusten du (10 eta 25 urte bitartean) neurri zigortzaileak kentzearen trukean.

Rohani-k Irango nazio zoriondu du

Irango presidente Hasán Rohanik Irango nazioa zoriondu du nazioarteko potentziekin akordio nuklearra aplikatzeak adierazten duen "garaipen handiarengatik", eta, ondorioz, ezarritako zigorrak kentzegatik.

Preso-trukaketa

Iraneko agintariek Iraneko eta Estatu Batuetako nazionalitatea duten lau preso askatu dituzte gaur. Horren truke Ameriketako Estatu Batuek zazpi irandar utziko dituzte libre (horietako seik ere nazionalitate bikoitza daukate), AEBetan kondenaturik edota epaiketaren zain zeudenak.

Iraneko telebistak jakitera eman duenez, aske geratu direnen artean daude Washington Post egunkariko Jason Rezaian kazetaria (2014ko uztailean atxilotua), Said Abedini (2012an atxilotua), Amir Mirzai Hekmatí (2012ko abenduan atxilotua) eta Nosratolah Josraví.

Aipatutako telebistak esan duenaren arabera, preso-trukaketa horrek "erregimenaren interesei erantzuten die", Vienan Iran eta AEB itun nuklearraren gaineko aurrerapenak aztertzen dituzten bitartean.

Aipatutako trukaketa horren barruan AEBetan aske utzitako zazpi irandarrez gain, Iraneko telebistak adierazi du Interpolek Estatu Batuetako polizia bila ari den beste hamalau irandar jarraitzeari utziko dituela.

AEBek askatu dituen zazpi irandarrak Washingtonek Irani ezarritako zigorrekin zuten zerikusia. Horrez gain, enbargoa ez betetzeagatik beste hamalau irandarren aurka zegoen nazioarteko atxilotze-agindua bertan behera utzi ditu.

Iranek bosgarren estatubatuar bat ere aske utzi du

Iraneko agintariek Ameriketako Estatu Batuetako beste hiritar bat ere, Matthew Trevithick, askatu dute.

Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundea, Vienan bilduta

Iraneko Kanpo ministro Mohamad Javad Zarif ziur azaldu da nazioarteko komunitateak kendu egingo dituela Iranen aurka indarrean dauden zigorrak, behin Iranen programa nuklearraren gaineko azken txostena argitaratuta.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Iran bideoak