Mundua -

NBE-ren erreakzioa

Aho batez gaitzetsi du Segurtasun Kontseiluak Ipar Korearen iragarpena

Hidrogeno-bonba nuklear batekin aurreneko proba egin duela iragarri du Ipar Koreak. Lehentxeago, nazioarteko sistemek 5 graduko lurrikara bat antzeman dute herrialdearen ipar-ekialdean.

Segurtasun Kontseiluko kideak, bilduta. Artxiboko irudia: EFE
Segurtasun Kontseiluko kideak, bilduta. Artxiboko irudia: EFE
Hidrogenozko bonba, armarik ahaltsuena

1:25

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak aho batez gaitzetsi du Ipar Koreak egindako iragarpena. Pyongyangen erregimenak esan du hidrogeno bonba bat lehertarazi duela, egindako proba batean eta, horrela, Kontseiluak Asiako herrialde horren aurka egindako "ebazpenak urratu" egin ditu. Segurtasun Kontseiluak, gainera, aurreratu du neurri sorta prestatzen hasi dela.

"Segurtasun Kontseiluko kideek gogorarazi dute aurrekoetan ere adierazi dutela Ipar Korearen aurkako neurriak hartzeko prest dagoela, beste proba nuklear bat eginez gero", esan du Elbio Rosseli Uruguayko enbaxadore eta Segurtasun Kontseiluko egungo presidenteak.

"Konpromiso horren arabera, eta urraketa larriaren aurrean, Kontseiluko kideak lanean hasi dira ebazpen berri bat egiteko, aurreko ebazpenak -Ipar Koreak- urratu eta gero", gaineratu du.

Hidrogeno-bonba nuklear batekin aurreneko proba egin duela iragarri du Ipar Koreak. Lehentxeago, nazioarteko sistemek 5 graduko lurrikara bat antzeman dute herrialdearen ipar-ekialdean, saio atomikoaren ondorio.

Pyongyangeko erregimenak arma termonuklear batekin egiten duen lehen saioa da. Hidrogeno-bonba baten eztanda dispositibo atomiko konbentzionalena baino askoz handiagoa da. 2006an, 2009an eta 2013an beste hiru proba egin zituen Ipar Koreak, baina lehergailu atomiko konbentzionalekin.

Hidrogeno-bonba batekin lehen saioa egiteko agindua eman zuen Kim Jong-un buruzagiak iragan abenduaren 15ean, Ipar Koreak KCNA albiste-agentziaren bidez azaldu duenez.

Kim Jong-unen erregimenak hidrogeno-bonba zuela iragarri zuen duela hilabete eskas, baina nazioarteak ezin izan du orain arte egiaztatu.

?H? bonba batek lehergailu nuklear konbentzional baten indarra mila aldiz biderkatu dezake; hau da, Hiroshiman eta Nagasakin (Japonia), 1945ean, jaurtitako bonbak baino boteretsuagoa da.  Ondorioz, nazioartearentzako erronka garrantzitsua da segurtasunari dagokionez.

Nazioartearen gaitzespena

Hego Koreako Gobernuak proba nuklearra gaitzetsi du. Pyongyangek Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluko ebazpenak urratu dituela salatu du Seulek.

Era berean, Ipar Korearen saio nuklear berria gaitzetsi du Shinzo Abe Japoniako lehen ministroak, eta ?mehatxu larriaren? aurrean Japoniak ?erantzun irmoa? emango duela ziurtatu du.

NBEko ebazpenen edozein urraketa gaitzetsi dute AEBek. Pyongyangen ?probokazio? guztiei modu ?egokian? erantzungo dietela jakitera eman du Etxe Zuriak.

Hainbat aditu, mugimendu sismikoen azterketa egiten. Irudia: EFE

Hainbat aditu, mugimendu sismikoen azterketa egiten. Irudia: EFE

NBEk "gerakizun sismikoa" baieztatu du

Aurreko goizaldean, Ipar Korean, antzeman duten ?gertaera sismikoa? 2013an egindako beste baten neurrikoa izan da, eta berezitasunak ere berdintsuak izan dira, adierazi du Vienan Proba Nuklearren Erabateko Debekurako Itunaren Organizazioak.

?Oraingo honetan aztertu ditugun seinaleen berezitasunak (?) oso berdintsuak dira 2013an munduak ikusi zuenarekin alderatuta eta, hori aitortutako proba nuklearra izan zen?, Randy Bell NBEaren aipatutako Organizazioaren zuzendariaren esanetan.

Halaber, Bellen arabera, atzemandako lurrikararen neurria, lehenengo datuei erreparatuta, 4,9 gradukoa (Ritcher mailan), 2013an atzemandakoen antzekoa izan da.

Gainera, adituak esan duenez, gertatutakoa ?gertakizuna? izan dela berretsi du, proba atomikotzat jotzea saihestuz, baina bi gertaeren arteko antzekotasunak nabarmendu ditu.

Bellek gogoratu du, era berean, lurrikara 01:30ean -GMT- atzeman zen, Ipar Koreak 2006an, 2009an eta 2013an proba nuklearrak egin izan zituen lekuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gaurko azken ordukoa Ipar Korea