Mundua -
Txina
Txinak garaia baino lehen itxi ditu burtsak, % 7ko galerak tarteko
Historian lehen aldiz gertatu da hori. Urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen lege batek burtsak ixtea ahalbidetzen du galerek % 7ko langa gainditzen badu.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Txinako burtsek garaia baino lehen itxi dituzte gaur ateak, galerengatik. 2016ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen arauaren arabera, burtsek beren jarduera eten behar dute galerek % 7ko langa gainditzen badute.
CSI300 selektiboak, Shanghaiko eta Shenzengo burtsetan kotizatzen duten konpainia handiak biltzen dituen indizeak, ordu eta erdi lehenago itxi du saioa, historian lehen aldiz, % 7,02ko galerak izan ondoren.
Itxiera orduan, Shanghaiko Burtsako selektiboak % 6,87ko galerak zituen, 3.296,26 puntutan kokatuz. Shenzengo Burtsak, berriz, % 8,22 galtzen zuen, eta 11.626,04 puntutan itxi du saioa.
Txinako Balore Merkatuaren Batzorde Arautzaileak bultzatutako araudi berria urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean eta gaur aplikatu dute lehen aldiz, urte berriko lehen saioan.