Mundua -
Birus hilgarria
Ebola izurritea bukatu da Ginean
Duela ia bi urte lehen kasua Ginean jazo zen. Ondoren izurritea Liberiara eta Sierra Leonara zabaldu zen. 28.000 kutsatu eta 13.000 hildako baino gehiago utzi ditu izurriteak.
Agentziak | Erredakzioa
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) ebola izurritea amaitutzat jo du Ginean; izan ere, azken pertsona kutsatuak birusa odolean antzemateko bi azterketetan negatibo eman zuenetik 42 egun pasa dira.
Duela ia bi urte lehen kasua Ginean jazo zen. Ondoren izurritea Liberiara eta Sierra Leonara zabaldu zen. Izurriteak 28.000 kutsatu eta 13.000 hildako baino gehiago utzi ditu.
Iragarpenaren ondoren, 90 eguneko zaintza egingo du OMEk Ginean, biztanlerian zabaldu baino lehen edozein kasu berri lehenbailehen antzematea bermatzeko.
Senegal, Espainia, AEB, Italia eta Erresuma Batuan ebola kasuak ere izan dira. Gehienak Afrikan lanean ibilitako medikuak eta erizainak ziren.
Bestalde, ebolaren birusak gizon kutsatu eta sendatuen esperman 9-12 hilabete iraun ditzakeela baieztatu dute izurritean zehar egindako ikerketa zientifikoek.