Mundua -

Alemania

Merkel errefuxiatuen joan-etorria 'murriztearen' alde agertu da

Errefuxiatuak hartzeko kopuruari muga zehatz bat jartzeko eskatzen duten alderdikideei keinu egin die kantzilerrak adierazpenokin. Merkelek muga zehatz hori ezartzea errefusatzen du.

Angela Merkel Alemaniako kantzilerra. Argazkia: EFE
Angela Merkel Alemaniako kantzilerra. Argazkia: EFE
Angela Merkel Alemaniako kantzilerra. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemaniara heltzen ari diren errefuxiatuak ?murriztearen? alde agertu da gaur Angela Merkel Alemaniako kantzilerra. Merkelen hitzetan, epe luzera orain arteko erritmoari eusterik ez diote.

Alemania errefuxiatuen erronka handiari aurre egiteko kapaz dela berretsi du Merkelek, ?erronka handienak gainditzea gure herriaren nortasunaren zati delako?.

Abuztuan egindako adierazpenek alderdi barruan kritikak ekarri zituztela gogorarazi du kantzilerrak. Alemania errefuxiatuak hartzeko gai zela adierazi zuen Merkelek orduan. Hala ere, epe luzera antzeko kopuru bat hartzen jarraitzea ezinezkoa dela argi utzi zuen.

Errefuxiatuak hartzeko kopuruari muga zehatz bat jartzeko eskatzen duten alderdikideei keinu egin die kantzilerrak adierazpenokin. Merkelek muga zehatz hori ezartzea errefusatzen du.

Errefuxiatuen murrizketa ?interes komuna? dela berriro esan du agintariak. Buruzagiaren hitzetan, Alemaniaren, Europaren eta errefuxiatuen interesa da, ?inork ez duelako bere jaioterria arinkeriaz uzten?.

Horretarako, Europan eta Alemanian neurriak hartu behar dituztela azpimarratu du Merkelek. Errefuxiatuen herrialdeetan bizitzeko baldintzak hobetu behar direla gaineratu du.

Seehoferrek kopuru zehatza finkatu nahi du

Bestalde, Horst Seehofer Bavariako lehen ministroak hitza hartu behar du bihar, alderdiko kongresuan. CSUko buruzagiak errefuxiatuen joan-etorria murriztea eskatzen du; izan ere, batez ere land horretatik heltzen dira Alemaniara.

Errefuxiatuen joan-etorriari muga zehatz bat inposatzea beharrezkoa dela uste dute CSUko buruzagi gehienek. Hori izango da Seehoferren hitzaldiaren ardatza, Bavariako agintariak berak iragarri duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alemania Angela Merkel argazkiak Albisteak