Mundua -

Polemika

Musulmanei AEBn sartzea debekatzea, Donald Trumpen proposamena

AEBko Presidentetzarako hautagaiak egindako proposamenak hautsak harrotu ditu, eta demokraten nahiz errepublikanoen kritikak jaso ditu.

Donald Trump. Argazkia: EFE
Donald Trump. Argazkia: EFE
Donald Trump. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidente izateko Alderdi Errepublikanoaren hautagaiak musulmanei AEBn sartzeko debekua jartzea proposatu, eta horren alde egin du azken orduotan, Bigarren Mundu Gerran antzekoa egin zela esanez.

Japoniarren ondorengoek jasan zuten errepresioa eta jazarpena jatorri italiarreko eta alemaniarreko estatubatuarrek ere pairatu zuten Franklin Delano Roosevelt presidentearen garaian.

“Nik esaten dudana eta Roosveltek egin zuena ez dira gauza ezberdinak. Ez daukagu beste irtenbiderik. Gure eraikinak eta hiriak leherrarazi nahi dituzten pertsonak daude”, adierazi du ABC telebista-katean.

Trumpen adierazpenak alderdi politiko guztien kritika gogorrak jaso ditu, baita Alderdi Errepublikanoaren barrutik ere; izan ere, Paul Ryan buruzagi kontserbadoreak ere kritikatu du Donald Trumpen proposamena. “Ez du gure alderdia ordezkatzen, ezta gure herrialdea ere”, azpimarratu du.

Bestalde, AEBn bizi diren musulmanen elkarteek esan dute horrelako proposamenarekin “Estatu Islamikoari mesede” egiten zaiola eta “estatubatuarrak batzuk besteen aurka” jartzen ari dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak Estatu Islamikoa Jihadismoa Gaurko azken ordukoa Siriar errefuxiatuak Europan bideoak Trump gaur