Mundua -

Terrorismoa

Estatu Islamikoa eta Boko Haram, munduarentzako mehatxu nagusiak

Pariseko atentatuen ondoren Estatu Islamikoak komunikabideen arreta bereganatu du, baina Boko Haramen erasoek ia 80 hildako utzi dituzte azken egunetan, Afrikan.

Estatu Islamikoaren bi kide banderekin. Artxiboko irudia: EiTB
Estatu Islamikoaren bi kide banderekin. Artxiboko irudia: EiTB
Estatu Islamikoaren bi kide banderekin. Artxiboko irudia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eraso terroristetan hildako biktimen % 51 Estatu Islamikoak eta Boko Haramek akabatu zituzten 2014an, Mundu Mailako Terrorismo Indizearen arabera. Atentatu gehienak Iraken, Afganistanen, Nigerian, Pakistanen eta Sirian egin zituzten.

Pariseko atentatuen ondoren Estatu Islamikoak komunikabideen arreta bereganatu du, baina Boko Haramen erasoek ia 80 hildako utzi dituzte azken egunetan, Afrikan. Hala, Nigerian eta Nigerren hiru eraso egin ditu Boko Haramek astebete eskasean.

Guztira, terrorismoak 32.685 pertsona hil zituen 2014an, 2013an baino % 80 gehiago, eta biktimen ia erdia zibilak izan ziren.

31 hildako Europan

Europan 290 atentatu izan ziren, eta 31 hildako utzi zituzten erasoek. Hortaz, Mendebaldean eraso ?hilgarriak eta sofistikatuak? egiteko gaitasuna agerian utzi zuten terroristek.

2014ko atentatuetan ia 15.000 zibil hil ziren erasoetan, 2013an baino % 172 gehiago. Steve Killelea Ekonomia eta Bake Institutuko (IEP) presidentearen hitzetan, terroristek ?gero eta gehiago, izua orokortzea bilatzen dute?.

Parisen, ostiralean, erasoek 129 hildako utzi baino lehen egin zuten indizea. Horrela, terrorismoaren eraginari dagokionez, Frantzia 36. tokian dago.

2000az geroztik, atentatuen biktimen % 2,6 soilik izan dira Mendebaldean, Killeleak azpimarratu duenez, Dorre Bikietan hildakoak barne (I-11ko biktimarik gabe, % 0,5).

Nigeria Boko Haram

Boko Harameko kideak. Artxiboko irudia: EiTB

'Otso bakartiak'

Mendebaldean egindako atentatu gehienak ?otso bakartiek? aurrera eraman dituzte; izan ere, Europako eta AEBetako hildakoen % 70en arduradunak dira 2006az geroztik.

Bakarrik eraso egiten duten terroristek taldeek baino hildako gutxiago uzten dituzte, baina etorkizunean joera alda daiteke, Sirian eta Iraken borroka egin duten terroristak Europara itzultzen ari direlako.

2014an jihadistekin bat egin zuten atzerritarren % 20 Europakoak ziren, eta ?borrokalari-oldeak ez du etenik?, Killeleak ohartarazi duenez. 2011z geroztik, 25.000-30.000 pertsona Siriara eta Irakera joan dira helburu horrekin, horietako 7.000 2015eko lehen seihilekoan.

?Otso bakartiak ez dira hain hilgarriak izaten, entrenamendu militar eskasa dutelako. Siriatik itzultzen diren borrokalariek hori aldatuko dute?, adierazi du IEPeko arduradunak. Parisko erasoak ?talde batek antolatu zituen eta egileek entrenamendu militarra zuten?, esan du Killeleak.

Mundu Mailako Terrorismoaren Indizeak jaso duenez, Frantziatik ia 1.700 pertsona joan dira Siriara eta Irakera, Alemaniatik 700 eta Erresuma Batutik beste 700. Bestalde, Espainiatik 50-100 pertsona joan dira aurten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Atentatuak Estatu Islamikoa