Mundua -
ERREFUXIATUEN KRISIA
Errefuxiatu oldea 'kontrolatzeko' harresi bat eraikiko du Austriak
'Errefuxiatuen etorrera antolatzea eta kontrolatzea da helburua, ez mugak ixtea', esan du Austriako Barne ministroak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
"Egunero Austriara heltzen diren milaka errefuxiatuen etorrera kudeatzeko", herrialde horren eta Eslovenia arteko mugan harresi bat jasoko dutela iragarri du Johanna Mikl-Leitner Barne ministro austriarrak.
"Langa teknikoa" izango dela aurreratu zuen atzo ministroak, baina ez zuen "harresi" hitza aipatu. Gaur, gaiari buruz galdetu diotenean, errefuxiatuen oldea "kontrolatzeko eta kudeatzeko harresia" izango dela onartu du.
"Errefuxiatuen etorrera antolatzea eta kontrolatzea da helburua, ez mugak ixtea", esan du Austriako Barne ministroak, herrialdeko irrati-kate publikoan egin dioten elkarrizketan.