Mundua -
Errefuxiatuen drama
26 errefuxiatu itota hil dira Egeo itsasoan, euren ontzia hondoratuta
Hildakoen artean lau ume eta 11 emakume daude. Zihoazen ontziko beste 211 lagunak onik erreskatatu dituzte.
Agentziak | Erredakzioa
26 errefuxiatu, tartean lau ume eta 11 emakume, itota hil dira gaur Egeo itsasoan, Greziako irla batera heltzen saiatzeko zerabiltzaten bi ontziak hondoratu eta gero.
Horietako bat, 20 metro luze zituen egurrezko ontzi bat, Datca Turkiako herritik (hego-mendebaldea) atera zen Kos Greziako irla jomuga. Ontzia Grezian 06:00ak zirenean (03:00 GMT) hondoratu dira, Hürriyet egunkari turkiarrak jakinarazi duenez.
Hondoratzea gertatu eta gutxira itsas salbamenduko bost ontzi gerturatu dira. 211 lagun onik atera dituzte. Uretatik, bana, lau adingaberen eta 20 helduren gorpuak atera dituzte
Horrez gain, siriar jatorriko beste bi errefuxiatu hil dira Turkiako uretan, Seferihisar (Izmir eskualdean) herritik gertu, euren ontzia hondoratuta. 11 lagun erreskatatu dituzte.