Mundua -
Immigrazioa
3.000 etorkinetik gora erreskatatu dituzte Italia parean
Noraezean zeuden 23 ontzitan sakabanatuta zeuden etorkinak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
3.000 etorkin inguru erreskatatu dituzte azken orduetan Italiako kostalde parean, Italiako Itsas-Armadak abiatutako erreskate-operazi handiaren barnean.
Itsas-Armadako bi patruila, Portuko Kapitaintzako lau txalupa eta Norvegiako ontzi batek parte hartu dute erreskate lanetan.
Bestalde, Italiako Itsas Armadaren 'Vega' ontziak beste 432 etorkin erreskatatu ditu azken orduetan, helikoptero batek ontzia ikusi ostean. Halaber, 'Cigala Fulgosi' ontziak beste erreskate-operazio bat abiarazi du, baina ez dute horren gaineko xehetasunik eskaini.
Atzo ez ziren etorkinen etorrerarik izan, baina astean zehar 600 bat etorkin erreskatatu dituzte Mediterraneoan.