Mundua -

Krisia Grezian

Atenasko burtsak % 16,23ko jaitsierarekin bukatu du lehen eguna

Greziako Gobernuak duela hilabete agindu zuen burtsa ixtea, erreferenduma deitu eta gero.

Astelehen beltza Atenasko burtsan

1:11

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atenasko burtsak berriz ere ireki ditu ateak gaur, bost astez itxita egin eta gero, eta saioaren lehen minutuetan % 22,87 egin du behera. Inoizko jaitsiera handiena da. Itxieran, aldiz  % 16,23 jaitsierarekin bukatu du eguna, kapitalen gaineko kontrola ezarri osteko lehen egunean.

Batik bat, bankuak ari dira behera egiten. Adibidez, National Bank of Greece eta Piraeus Bank erakundeak % 30 jaitsi dira.

Atenasko burtsak ekainaren 26an egin zuen azken saioa, Greziako Gobernuak bankuak ixtea eta kapital kontrolak ezartzea agindu baitzuen, erreskateari buruzko erreferenduma deitu eta gero.

Bankuak itxi eta gero, finantza operazioak etenda geratu ziren, eta, ondorioz, burtsek ezin zuten jardun.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Munduko albisteak 2024 Ekonomia albisteak Greziako berriak Burtsa