Mundua -
Krisia Grezian
25 pertsona atxilotu dituzte Atenasko istiluetan
Hainbat pertsona poliziei molotov koktelak jaurtitzen hasi direnean hasi dira istiluak, Parlamentuan austeritate neurriak eztabaidatzen ari ziren bitartean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gutxienez 25 pertsona atxilotu dituzte Atenasen, Parlamentuan hirugarren erreskateari buruz eztabaidatzen ari ziren bitartean jazotako istiluetan, eta hurrengo orduetan fiskalaren esku geratuko dira, Kathimerini egunkariak jakinarazi duenez.
Gaur gauean 38 pertsona atzeman dituzte orotara, baina azkenean horietako 25 eramango dituzte fiskalaren aurrera.
Hainbat pertsona poliziei molotov koktelak jaurtitzen hasi direnean hasi dira bart istiluak. Agenteek negarra eragiteko gasa jaurtiz erantzun dute.
Manifestariek kutxazain automatiko eta erakusleiho ugari txikitu dituzte, eta bi ibilgailuri su eman diete. Istiluen ondorioz, gainera, Parlamentuaren inguruko kaleak itxi behar izan dituzte.
Aurretik, milaka lagunek Atenasko kaleak hartu zituzten erreskatearen baldintzen aurka protesta egiteko, baina manifestazioak baketsuak izan ziren.