Mundua -

Nigeria

Gutxienez 10 lagun hil dituzte Nigerian, Boko Haramen eraso batean

Talde jihadistak erasoak areagotu ditu Nigeria iparraldean azken asteetan.

Boko Haram. Argazkia: EFE
Boko Haram. Argazkia: EFE
Boko Haram. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 10 lagun hil dituzte Nigeria ipar-ekialdeko herri batean, Boko Haram talde jihadistak egindako eraso batean.

Iturri militarrek berri eman dutenez, gizon armatuek indarrez hartu dute Nhamdu herria, Borno eta Yobe arteko mugatik gertu. Jihadistek erraztasunez hartu dute herriaren kontrola; izan ere, ez zegoen segurtasun indarrik bertan.

Gaur, jihadistek Nhamdu eta Benisheik arteko errepide nagusia moztu dute. Antza denez, herri horretan lau lagun zauritu dira terrorista batek gainean zeraman lehergaia leherrarazi ostean, zehazki, Estatuko Segurtasun Zerbitzuen egoitzatik gertu. Erasotzailea izan da erasoan hil den bakarra.

Boko Haramek erasoak areagotu ditu Nigeria iparraldean azken asteetan, bereziki, Maiduguru hiriaren inguruetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea