Mundua -
Negoziazioa
Eurotaldearen bilera Greziarekin akordiorik itxi gabe bukatu da berriz
Donald Tusk Europako Kontseiluko presidenteak estatuburuen eta gobernuburuen premiazko bilera deitu du ekainaren 22rako, Greziaren egoera berriro aztertzeko.
Agentziak | Erredakzioa
Erreskateari blokeoa kentzeko beste bilera bat egin du Eurotaldeak, baina alferrik. Ostegun honetako batzarrean ere, hartzekodunek ez dute ez dute akordiorik lortu Greziarekin. Ondorioz, Atenasek ez ordaintzeko arriskua areagotu egin da. Ekainaren 30ean 1.500 milioi euro ordaindu behar dizkio Greziak Nazioarteko Diru Funtsari.
Valdis Domvrovskis Batzordeko presidenteordeak azaldu duenez, ?negoziazioak serio hartzeko mezu irmoa? bidali dio Eurotaldeak Greziari. ?Edonoiz berriro biltzeko prest dago Eurotaldea?, erantsi du.
?Seriotasunez? negoziatzeko konpromisoa har dezan eskatu dio Eurotaldeak Atenasi, Dombrovskisen arabera. Bestalde, Donald Tusk Europako Kontseiluko presidenteak estatuburuen eta gobernuburuen premiazko bilera deitu du ekainaren 22rako, Greziaren egoera berriro aztertzeko.
Tsipras ??Grexit? euroaren amaieraren hastapena izango litzateke?
Atenas eurogunetik ateratzen baldin bada euroaren amaieraren hastapena izango litzatekeela ohartarazi du Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak.
Kurier Austriako egunkariak egindako elkarrizketan, ?grexit ?Grezia eurogunetik ateratzea- ez da aukera bat greziarrentzat, ezta Europar Batasunarentzat ere?, adierazi du Tsiprasek.
?Atzerabueltarik izango ez lukeen erabakia izango litzateke. Eurogunearen bukaeraren hastapena izango litzateke. Europako herrientzat oso negatiboa izango litzateke?, esan du Tsiprasek. Greziako lehen ministroa Werner Faymann Austriako kantzilerrarekin bildu da azken orduotan, Atenasen.