Mundua -

Negoziazioa

Erreskatea beste bederatzi hilabete luzatzea eskatu du Greziak

Otsailaren 20an lau hilabeteko luzapena eman zioten hartzekodunek, baina epea ekainaren 30ean amaitzen da. Tsiprasen Gobernuak denbora gehiago nahi du konponbide zabalago bat bilatzeko.

Alexis Tsipras Greziako lehen ministroa. Artxioko irudia: EFE
Alexis Tsipras Greziako lehen ministroa. Artxioko irudia: EFE
Alexis Tsipras Greziako lehen ministroa. Artxioko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Finantza erreskatea beste bederatzi hilabete luzatzea eskatu die Greziak bere bazkideei, Atenaseko Exekutiboko iturriek gaur baieztatu dutenez. Datozen egunetan akordio bat lortzea espero dute, nahiz eta superabitaren eta BEZaren inguruan desadostasunek jarraitu.

Otsailaren 20an lau hilabeteko luzapena eman zioten hartzekodunek, trukean Atenasek bazkideekin erreformen zerrenda bat adostu behar zuen, baina ekainaren 30ean epea bukatzen da. Alexis Tsiprasen Gobernuak denbora gehiago nahi du konponbide zabalago bat bilatzeko.

2016ko martxoaren amaierara arteko luzapena nahi du Atenasek. Gainera, Europako Egonkortasun Mekanismoak (MEDE) Greziaren bonuak bere gain hartzea nahi du Tsiprasen Gobernuak. Bonuak Europako Banku Zentralaren eskuetan daude egun, eta uztailean eta abuztuan agortzen dira.

Superabita eta BEZa

Negoziazioetan erabakigarriak diren gaien inguruko adostasunik ez dute lortu oraindik Greziak eta hartzekodunek. Horrela, aurten eta datozen urteetan herrialdeak izan beharreko superabita ez dute zehaztu.

Konkretuki, 2015ean BPGren % 1eko superabita lortzeko helburua izatea eskatu zioten bazkideek Atenasi iragan astean, eta % 2koa 2016an. Atenaseko Exekutiboak, ostera, % 0,75 eta % 1,5 proposatu ditu, hurrenez hurren.

BEZaren inguruan ere ez dute akordiorik lortu. Hartzekodunek bi tasa soilik nahi dituzte, % 11ko bat eta % 23ko beste bat. Gainera, azken tarifa argindarrari aplikatzea nahi dute bazkideek. Hori ?onartezina? dela adierazi zuen Tsiprasek publikoki. Azken eskaintzan, Atenasek hiru tasa proposatu zituen, % 6,5eko bat, erdi bideko % 12-13ko beste bat eta % 23ko garestiena.

Nahiz eta adosteke gauza ugari izan, ?bateratasuna? ikusi eta datozen egunetan adostasuna lortzea espero du Atenasek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea