Mundua -

GOI BILERA, ALEMANIAN

Obama eta Merkel herritarrekin elkartuko dira, G7a bildu aurretik

Igandean egingo den goi-bileran, besteak beste, terrorismo jihadistaren kontrako borroka izango dute hizpide.

Obama eta Merkel, joan den otsailean, Etxe Zurian bildu ostean. EFE.
Obama eta Merkel, joan den otsailean, Etxe Zurian bildu ostean. EFE.
Obama eta Merkel, joan den otsailean, Etxe Zurian bildu ostean. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angela Merkel Alemaniako kantzilerra eta Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako presidentea herritarrekin bilduko dira, Alemaniako Krun herrian, G7aren goi-bilera hasi aurretik. Zazpi Handien Taldeak igandean egingo du bilera herri horretan bertan.

Alemaniako Gobernuko iturriek baieztatu dutenez, herritar talde batekin batzartuko dira bi mandatariok datozen orduotan. Igandean eta astelehenean Elmau gazteluan egingo den goi-bileraren aurreko ekitaldi ofiziala izango da.

Goi-bilera laburra izango da, 24 ordukoa. Erresuma Batuko, Frantziako, Italiako, Japoniako eta Kanadako ordezkariak ere egongo dira bertan. Halaber, Nigeriako eta Tunisiako presidenteak eta Irakeko lehen ministroa ere hitzordura joatekoak dira, besteak beste, terrorismo jihadistaren kontrako borroka izango baitute hizpide.

Gai-zerrendan izango dituzten beste gaiak munduko ekonomia eta merkataritza, aldaketa klimatikoa edota garapenerako helburuak dira.

G7a osatzen duten zazpi herrialdeetako ordezkariak agiri bateratua lantzen ari dira; bertan, konpromiso zehatzak jaso nahi dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Barack Obama Angela Merkel