Mundua -

Derrigorrezko banaketa

Errefuxiatuak estatuen artean banatzeko kuotak aztertu ditu Europak

Hala, Espainiako Estatuak beste herrialde batzuetako 1.549 errefuxiatu hartu beharko ditu 2015etik 2016ra, EBk guztira babestu beharko dituen 20.000 horietatik.

Errefuxiatuak herrialdeen artean banatzea proposatu du Bruselak

1:25

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dagoeneko Europar Batasunean dauden eta asiloa eskatzen duten errefuxiatuak artatzeko, kuoten sistema proposatu du asteazken honetan Europako Batzordeak. Hain zuzen, errefuxiatuak estatuen artean banatzeko aldi baterako kuoten sistema bat izan dute aztergai. Horrez gain, 20.000 errefuxiatu hartzeko mekanismoa proposatu dute, immigrazioarekiko estrategia berriaren baitan.

Kuoten sistema hilaren bukaeran zehaztuko dute, baina, besteak beste, Italiak, Greziak eta Maltak egun bizi duten egoerari irtenbidea eman nahi diote neurri horrekin.

Banaketarako irizpideak

Besteak beste, honako irizpide hauek hartuko dituzte kontuan errefuxiatuak banatzeko: ''BPGa, herriaren tamaina, langabezia-tasa eta aurretik jasotako errefuxiatu kopurua''. Horrez gain, kontuan izango dute herrialde bakoitzak ''aurretik egin dituen ahaleginak'', plan horren zirriborroan jasotzen denez.

Espainiako Estatuak, 1.549

Hala, Espainiako Estatuak beste herrialde batzuetako 1.549 errefuxiatu hartu beharko ditu 2015etik 2016ra, EBk guztira babestu beharko dituen 20.000 horietatik.

Irizpide horren arabera, errefuxiatu gehien hartuko dituzten estatuak Alemania (3.068), Frantzia (2.375), Britainia Handia (2.309) eta Italia (1.989) dira.

Espainiako Estatua, beraz, bosgarren lekuak kokatuko litzateke.

Erresuma Batuak, Irlandak eta Danimarkak ez dute bat egin behar izango

Oraingoz, Alemaniak eta Frantziak babestu dute neurria. Hain zuzen ere, Alemania eta Suedia dira, alde handiz, asilo eskaera gehien jasotzen dituzten herrialdeak (2014an eskaeren % 26 eta % 18 hartu zituzten bere gain).

Erresuma Batua ekimenaren kontra agertu da jada. Edonola ere, Erresuma Batuak, Irlandak eta Danimarkak ez dute banaketa horretan parte hartu beharko, salbuetsita baitaude.

Jean Claude Juncker Batzordeko presidenteak joan den hilean eman zuen derrigorrezko kuoten sistema honen berri Europako Parlamentuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea